XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

ERRE.: Ori agirian dago, gizona.

(Jarri beza Dardarizo makinari begira; burua alde batera erortzen zaiola ikustean, zuzen jarri bezaio; bi edo iru aldiz ori bera egin bezate) Alperrik dek....

DARD.: Ez... ez... Esan zaidazu noiz egon bear detan geldik, eta egongo naiz.

ERRE.: Orainchen ba gizona, orainche... Gora burua; begira onuntz... (Dardarizok bat-batean alcha beza burua indarrez, ta ao-zabalik gelditu bedi) Irten du.

DARD.: Ederki irtengo zan.

Ia erakutsi zaidazu....

ERRE.: Berealaxe... (kristala artuta joan bedi).

DARD.: (Luis ta Lino'ri) ¿Zer derizkiotzute? ¿Ondo egin al det nere papera?.

LUIS: Bikain, motell.

LINO: Itzegizak ixillago, aditu egingo dik-eta.

LUIS: ¡Emen dek!.

DARD.: (Dardaraka) Bai... bai... nai detanean geldi egoten naiz.

ERRE.: Irikita zendukelako.

DARD.: Ez jauna, nik ichita neukan.

ERRE.: Ez ditugu oraindik denak entzun... Tonela baño geigo irikita zendukan, gizona.

DARD.: Ichita neukan.

Nik ez det erretrato ori nai.

(Lurrera jaurtiaz).

ERRE.: ¿Zoratuta al zaude, gizona?.

DARD.: Zu zaude zoratuta, zu.

¡Atrebitu orrelako erretratoak ateratzen...!.

ERRE.: Ara... zoaz lenbailen nere echetik....

DARD.: Bai, gizona, bai... banua.

Baña biar ipiñiko det periodiku guzietan, zu zer zeran... ¡A zer erretratistea auxe...!.

ERRE.: Zoaz emendik aguro....

DARD.: Aoa ichita jarri ta aoa zabalik atera... ¡A zer erretratistea, auxe...! (Bijoa).